Dena prest Hitzen Lihoaren laugarren ediziorako
Datorren astean aurkeztuko dute aurtengo egitarau osoa, baina dagoeneko bi tailerretan izena emateko aukera zabaldu dute.
Hitzen Lihoa egitasmoaren laugarren edizioa gertu dagoen honetan (abenduan egingo dute), zenbait tailerretan izena eman daitekeela jakinarazi dute taldeko kideek. Datorren astean aurkeztuko dute egitarau osoa.
Hala, komiki tailer batean apuntatzera gonbidatu dituzte 2-12 urte bitarteko haurrak. Iñaki Martirena ‘Mattin’-ek emango du, abenduaren 11n, Manuel Lekuona bibliotekan. Gehienez 15 lagunentzako tokia egongo dela aurreratu dute, eta doakoa izango dela.
Bestalde, irakurketa jarraitu saio bat ere egingo dutela aurreratu dute, abenduaren 12an hain zuzen, Kontzejupeamn. Aurtengo honetan Mikel Antzaren Arroz urez liburua izango dute irakurgai. Beti bezala, kafetxo eta mokadutxo batez gozatu ahal izango dute irakurleek. Gainera, “sorpresaren bat” ere egongo da laugarren honetan.
Hilaren 29a izango da izena emateko azken eguna. Helbide honetara idatziz egin beharko dira.