Memoria historikoa lantzen jarraitzeko bildu dira
Gogora Institutuko eta aldundiko ordezkariak, Etxetxoko eta udaleko kideekin bildu dira memoria historikoaren lanketan sakontzeko.
Lezoko Udalaren eta Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldearen elkarlanaren harira, bi eragile horiek nahiz Gogora Institutuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek bilera egin zuten herrian. Helburua, herriaren memoria historikoan sakontzeko urratsak egitea.
Bertan izan ziren udalaren partetik Ion Pombar Kultura zinegotzia, Etxetxoko Jexux Mari Fernandez eta Tito Labordeta, Gogora Institutuko Aintzane Ezenarro, eta aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratiko saileko zuzendari nagusi Ion Gambra.
Bileraz gain, frankismoaren esklabo izan zirenen eta lanera behartu zituztenek egindako eraikinetara bisita egin zuten ordezkari horiek. “Udalak, berriz ere, memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko konpromiso irmoa erakutsi du”, adierazi dute udal iturrietatik.