Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Inoizko aurrekonturik handiena onartu du udalbatzak

Azaroko ohiko plenoa egin zuten atzo. Besteak beste, Udal Aurrekontu Orokorra onartu zuten; 2022koa iazkoa baino %3,4 handiagoa izango da.

Atzoko saioaren irudia.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2021/11/25

Azaroko ohiko plenoa egin zuten atzo arratsean. Hamalau puntuko gai zerrenda izan zuten eztabaidagai atzo, eta gehienak ahoz batez atera ziren aurrera.

Lehenik, aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena egin zuten; EH Bilduren aldeko botoekin onartu zuten.

Ondoren, EH Bildu taldeak aurkeztutako mozio bat eztabaidatu eta onartu zuten, “Interes Publiko Goreneko proiektuen erregulazio berriaren” gainekoa. Eusko Jaurlaritza izapidetzen ari den Ingurumen Administrazioaren lege proiektuaren baitan arautu nahi duten figura berri baten kontrako mozioa izan zen. Aldaketa horren arabera, jaurlaritzak ahalmena izango luke usteko ingurumen hobekuntza izan dezakeen edozein azpiegitura Interes Publiko Goreneko proiektu izendatzeko (energia berriztagarriak sortzeko proiektuak, zabortegiak, araztegiak, erauzketa-proiektuak eta abar). Koalizioaren ustez, ez da beharrezkoa “gisa honetako salbuespen tresna bat sortzea, figura hau adostasunaren kontrako eraso bat baita”. Izan ere, IPGO figurak lurralde antolamendu eta hirigintza plangintza egokitu beharra ekarriko duela salatu zuten EH Bildukoek atzo, “tokiko erakundeen prebentzio kontrolerako ahala baliogabetuz”.

EAJk kontra bozkatu zuen, eta testu alternatibo bat proposatu zuten. “Goitik, kanpotik, datozen proiektuei oztopoak jartzea zilegi izan daiteke, baina guztien edo gehienen interesekoak diren proiektuei eta beharrei erantzuteko tresnak ere behar dira”, esan zuen Janire Mitxelena jeltzaleak. Jeltzaleek kontra egin arren, mozioa aurrera atera zen koalizio subiranistako kideen aldeko botoei esker.

Bigarrenik, 2022 ekitaldiko Udal Aurrekontu Orokorra onartu zuten. 18 milioitik gorakoa (18.609.077 hain zuzen) izango du udalak datorren urtean, “sekula Oiartzunek izan duen handiena”  Jon Del Olmo Ogasun zinegotziaren arabera. Aurtengoarekin alderatuta %3,4ko igoera izango du 2022an. Jeltzaleek abstentzioaren alde egin zuten, baina EH Bilduko kideen botoei esker aurrera atera zen onarpena.

2022rako udal lanpostuen zerrenda eta plantillaren onarpenaren puntuan ere abstentziora jo zuten jeltzaleek, baina hau ere aurrera atera zen.

Gainerakoak, aho batez
Zerrendako gai ugari ordea, aho batez onartu zituzten. Horien artean, ondorengoak: 2022ko Udal Zerga Ordenantzaren atxikiari hasierako onarpena, administrazio elektronikoaren Ordenantzaren hasierako onarpena, 2022-2024 epean udalak emango dituen diru laguntzen Plan Estrategikoaren onarpena, Aiaralde kaleko eraikuntza proiektuan dagoen lur sail baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea berretsi eta lursail soberakin bezala mugakideari zuzenean besterentzea, saneamendu sarearen banaketa (Añarbek proposatuta), udalaren eta Ibargain Musika Eskolaren arteko hitzarmena aldatzearen onarpena (“musika ikasketetako matrikulazio beherakadari aurre eiteko, 4 eta 8 urte bitarteko ikasle oiartzuarren artean musika ikasketak sustatzeko”), Oiartzungo Udala eta Mikel Mendizabalen arteko akordioaren onarpena (haren ikus-entzunezko materialaren erabilpen baldintzen ingurukoa), Oiartzungo ordezko bake epaile kargua betetzeko izendapen proposamenaren onarpena eta beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea adostu zituzten.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.