Migraziorako euskal itun soziala babestu du udalak
"Demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasuneko irudia finkatzeko" helburua duen itunarekin bat egin du. EH Bildu eta EAJko kideek elkarrekin adierazi diote sostengua.
Oiartzungo Udalak bat egin du Migraziorako euskal itun sozialarekin. Sostengua adierazteko argazkia atera zuten atzoko plenoaren ostean EH Bildu eta EAJko zinegotziek. Joan den urrian aurkeztu zuen jaurlaritzak ituna, “demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasuneko irudia finkatzeko” helburuarekin.
Kanpainak abenduaren 18ra bitarte iraungo du, Migratzaileen Nazioarteko Egunera arte hain zuzen.
Lotura honetan ituna osorik irakur daiteke.