Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartasunari hegoak jantzi dizkion egutegia eskura

Egutegi solidarioa salgai du Juneren Hegoak elkarteak, eta aurten kolaborazio berezia izan du. Bildutako diru guztia elkartearentzat izango da, egiten duen ezinbesteko lanarekin jarrai dezan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/11/26

Juneren Hegoak elkarteak kalean du jada datorren urteari begira atera duen egutegi solidarioa. Elkartearentzat, eta hortaz, artatzen dituen Gipuzkoako familiak laguntzen jarraitzeko, diru baliabideak lortzea du helburu. Egutegiak, mahaikoa zein paretakoa egin dituzte, eta sortzeko garaian kolaborazio berezia izan du elkarteak. Izan ere, egutegia osatzeko baliatu dituzten argazki eta esaldiak Donostiako Deutsche Schuleko Batxilergoko ikasleek aukeratutakoak dira.

«Ikastetxe horretan filosofia ikasgaia ematen duen irakasle batek egin zigun proposamena. Elkartea ezagutzen du, baita egutegiaren inguruko iniziatiba, eta berak proposatu zigun bere ikasleek ilustratzea zaurgarritasuna, pertsonen hauskortasuna eta zaintzaren beharra bezalako balioak lantzen zituzten bitartean», azaldu du elkarteak.

Bide horretan, elkartean boluntario ari diren zenbait pertsonek ikasle horiekin hainbat informazio saio partekatu dituzte, eragilearen egitekoa zein den azaltzeko. «Egunerokoan elkartera jotzen duten familiekin egiten dugun lana azaldu diegu, eta horretaz gain, zoritxarrez, edonori tokatu dakiokeen errealitate horren gaineko hausnarketa zabaldu dugu gazteen artean».
Juneren Hegoak elkartearen lana haurren gaixotasuna edo dolu egoera bizitzen ari diren Gipuzkoako familiei babes sarea eskaintzea da, egoera gogor horri bakarrik erantzun behar ez izateko.
Hamabost familia, 60 boluntario
Iazko datuen arabera, hamabost familia artatu zituen sare horretan elkarteak, eta lan horretan, berriz, 60 pertsona inguru ari dira hainbat arlotan banatuta: familiak, boluntarioak, sentsibilizazioa, komunikazioa, materialaren salmenta, administrazioa, plangintza, ekitaldiak, eta mantentze lanak.

Egutegia bi formatutan eskura daiteke; mahaiko egutegia 3 euroan dago salgai eta paretakoa 5 euroan. Horiek web orrian eros daitezke, edota bertan kontsultatu salgai duten saltokien zerrenda.

Salmentarekin lortutako dirua Juneren Hegoak elkartearentzat izango da, duen egiteko gogor, beharrezko eta duina egiten jarrai dezan; elkartasunari hegoak janzten segi dezan. 5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.