[Erreportajea] Euskara aldarri duten egitarauak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskal hizkuntzaren balio unibertsala aldarrikatuko da. Konpromiso horri eutsiz, mintzoa goratuko dute Trintxerpeko Korkoiburuek eta udalerriko hiru ikastetxeek. Programa bana osatu dute hartarako.
Zazpi hamarkadatik gora iragan dira lehen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zenetik abenduaren 3 batez. Gaurdaino, urterokoak izan dira euskal ondarearen altxorra defendatu eta horrekiko konpromisoa adierazteko saiakerak.
Aurtengoan, ezinbestean pandemiak gaztigatutako bigarren urtea bada ere, irmo eutsiko diote Pasaiako eragileek euskara aldarrikatzeari ez ezik, hizkuntzaren erabileraren normalizazioa sustatzeari. Horretarako egitarau oparoa prestatu dute Trintxerpeko Korkoiburuek eta herriko hiru ikastetxeek. Bixi Bixi Elkarteak iragarri du hainbat jarduera antolatuko dituztela haiek ere, baina oraindik ez dute horien berri eman.
Pasaiako Udalak babesturiko orri hauek hotsemaile horiei eskaini nahi izan dizkie, euren egitarauen berri eman dezaten. Udal arduradunek irekiak diren jardueretan parte hartzera deitu dute.
Hona hemen eragile bakoitzaren egitaraua:
TRINTXERPEKO KORKOIBURUAK
- Bihar, larunbata
- Muxikoak eta Kantujira. Goizean zehar Trintxerpeko Illunbe dantza taldeko eta Pasaia Musikaleko lagunek saioak eskainiko dituzte. Muxikoak 11:30ean hasiko dira Euskadi etorbidean, eta Kantujira 12:30ean abiatuko da Gernika plazatik.
Ekintza horiek eguratsari lotuta egongo dira; euria egingo balu, bertan behera geldituko lirateke biak. - Bakarrizketa. 19:15ean Mikel Bermejok ‘Euskal Herritik kanpo’ bakarrizketa eskainiko du Trintxerpeko alkateordetzan.
Saio irekia izango da, eta beraz, ez da aurretiko gonbidapenik beharko bertaratu ahal izateko.
- Muxikoak eta Kantujira. Goizean zehar Trintxerpeko Illunbe dantza taldeko eta Pasaia Musikaleko lagunek saioak eskainiko dituzte. Muxikoak 11:30ean hasiko dira Euskadi etorbidean, eta Kantujira 12:30ean abiatuko da Gernika plazatik.
- COVID-19ak galarazitakoa
Trintxerpeko Korkoiburuek «atsekabez» adierazi dute beste hainbat jarduera ere antolatuta zituztela Pasaiako barrutian Euskararen Eguna ospatzeko, baina egungo egoera epidemiologikoagatik bertan behera utzi behar izan dituztela horiek. «Arduragatik eta elkar zaintzeko helburuz» hartu dute erabakia.
- Bazkaria. Urteroko Euskararen eguneko Zirizako bazkaria ezin izango da egin. Ohi bezala, sagardotegi menua eskaintzea zuten aurreikusita antolatzaileek.
- Erromeria eta elektrotxaranga. Egin ezin izango diren jardueren artean, erromeria eta elektrotxaranga ere aipatu dituzte. Horiek girotuta itxi nahi zuten aurtengo Trintxerpeko Euskararen Eguna. 2022an izan beharko.
LA ANUNCIATA
- Gaur, ostirala
- Ehunzangoa. HH eta LHko ikasleei ‘Ehunzangoaren gutuna’ emango zaie euskararen erabilera neur dezaten.
Gonbidapena. Gurasoei euskararen astea ospatzeko gutuna helaraziko zaie, familiak egitarauan txertatzeko.
- Ehunzangoa. HH eta LHko ikasleei ‘Ehunzangoaren gutuna’ emango zaie euskararen erabilera neur dezaten.
- Azaroaren 29tik abenduak 3 artean
- Ehunzangoa. HH eta LHko ikasleek egunero gelako ehunzangoaren gorputza margotu beharko dute, euskararen erabileraren arabera.
Euskararen dekalogoa. Ikastetxeko ‘Euskararen dekalogoa’ zabalduko da etapa guztietan, eta horri buruz hausnarketa egingo dute ikasleek taldeka.
Ipuin kontalaria eta antzerkiak. DBHko ikasleek ipuin kontalaria eta antzerkiak eskainiko dizkiete HH eta LHko ikasleei astean zehar. - Mahai-jokoak. Lehen Hezkuntzako ikasleek mahai-joko saioak egingo dituzte astean zehar.
- Muralak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek muralak egingo dituzte euskararen astea ospatzeko.
- Mezuak. Ikasle guztiek Euskararen Egunerako banderolak prestatuko dituzte, ‘Euskara bizi-bizi’ lemapean.
- Ehunzangoa. HH eta LHko ikasleek egunero gelako ehunzangoaren gorputza margotu beharko dute, euskararen erabileraren arabera.
- Abenduak 3, euskararen eguna
- Manifestua. Goizean, DBHko ikasle talde batek eginiko euskararen manifestua irakurriko dute bozgorailutik.
- 14:30etik 16:30era. Euskal kantuen emanaldia, herri kirolak eta musika nahiz aurpegiak margotzeko saioak egingo dituzte HH eta LHko ikasleentzat.
PASAIA-LEZO LIZEOA
- Abenduak 2, osteguna
- Kultur saioa. Iraia Oiartzabal ikasle ohiak moda eta diseinuari buruzko saioa eskainiko die Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei.
- Abenduak 3, euskararen eguna
- Euskara non? argazki mosaikoa. Aurretik Lizeoko komunitateko familia guztiei kartel bat bidaliko diete, eta euskaraz non egiten duten edota non egin nahiko luketen idatzi beharko dute bertan. Hori bukatuta, familia bakoitzak argazki bat egin beharko du kartelarekin.
Bildutako irudiekin bideo bat osatuko dute, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, zabalduko dutena. - HH. Haur Hezkuntzako ikasleen eraikinetan [Lezo, San Pedro-Trintxerpe, Antxo eta Donibane], Argitxoren urtebetetze festa ospatuko dute.
- Euskaraoke saioa. Lezoko Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan daudenek Euskaraoke saioa egingo dute.
- Euskaraoke lehiaketa. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek, nahiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergokoek Euskaraoke lehiaketa egingo dute.
- Kultura saioa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailatik Batxilergoko azken mailara bitarteko ikasleek kultura saioa egingo dute.
Horren barne, bertso-solasaldia antolatu dute Xabier Silveira eta Jokin Uranga bertsolarien, eta Asisko Urmeneta marrazkilariaren eskutik.
- Euskara non? argazki mosaikoa. Aurretik Lizeoko komunitateko familia guztiei kartel bat bidaliko diete, eta euskaraz non egiten duten edota non egin nahiko luketen idatzi beharko dute bertan. Hori bukatuta, familia bakoitzak argazki bat egin beharko du kartelarekin.
KARMENGO AMA
- Abenduak 3, euskararen eguna
- Pregoia. 09:15ean euskararen pregoia eskainiko dute ikasle guztientzat.
- HH. Patata Tropikala antzerki taldeak emanaldia eskainiko du.
- LH 1, 2 eta 3. Goizeko 09:30etik 12:30 arte patioan Kulki Jolasak eta hainbat jarduera egingo dituzte.
Arratsaldean, 15:00etan hasita, ekintza eta jolasak egingo dituzte txokoka. - LH 4, 5 eta 6. Goizeko 09:30etik 12:30a arte ‘Euskal hiztunen ibilbidea’.
Jolasgaraian euskararekin lotutako marrazkiak eramango dituzte auzoko dendetara.
Arratsaldean, ‘Euskal zinema eskolan’. Bi pelikula jarriko dituzte aukeran maila bakoitzean, ikasleek hautatzeko. - DBH. Lehenengo orduan, irratsaio berezia egingo dute egunari hasiera emateko. Geletatik entzungo da hainbat ikaslek prestatutako saioa.
10:20tik 11:15era bitarte, euskarazko musika taldeen bideoak ikusi eta entzungo dituzte. Talde horiei buruz galdetuko zaie atsedenaldiaren ondorengo lehiaketan izango duten Kahoot galdetegian.
11:45etik 13:00etara, lehiaketa: Enigmak argitzea, igarkizunak asmatzea, ‘hitza pasa’ erruleta osatzea, eta Kahoot galdetegia euskal musika taldeei eta Trintxerpeko historiari buruz.
Lehiaketa horretan, erantzun zuzenez gain, taldearen euskararen erabilera eta parte-hartzea ere sarituko ditu epaimahaiak.
13:15etik 14:30era, Oskar Estanga musikari eta bertsolariak ‘Gurerara’ emanaldia eskainiko du.