Kiroldegietako zerbitzuaren kudeaketa salatu du PSE-EEk
Kritiko azaldu da gaia lantzeko moduarekin alderdi sozialista: "Azalpenik ez da izan. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei, eta berehalako konponbidea exijitzen dugu".
Errenteriako PSE-EEk udal kiroldegietako kudeaketaren egoera salatu du eta “berehalako konponbidea” galdegin dio Aizpea Otaegi alkateari. Kontzesioa apirilean amaitu zela eta plegua atera bazen ere, hutsik gelditu zela ekarri du gogora alderdi sozialistak, “enpresarik ez zelako aurkeztu”. Gauzak horrela, egun zerbitzua ematen ari den enpresari kontratuaren derrigorrezko luzapena egin zion udalak, “zazpi hilabete geroago horretan jarraitzen du, eta ez dago jakiterik noiz normalizatuko den egoera. Erakunde mailan azalpenik eta informaziorik ez dute eman”.
Kritiko azaldu da gaia lantzeko moduarekin alderdi sozialista: “Azalpenik ez da izan. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu langileei, eta berehalako konponbidea exijitzen dugu”.