Ziburuko Kaskarotenea ikastola babesteko ekitaldia antolatu du Lau Haizetarak
Euskal garagardoen salmentarekin bildutako dirua Ziburuko ikastola babesteko izango da.
Lau Haizetarak eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolak euskal garagardoen dastaketa eta salmenta antolatu dute abenduaren 3rako. Hortaz, euskararen egunean izango da hitzordua, Gamon zumardiko Cyne Reyna tabernan, 19:00etan hasita.
Hiru helburu bete nahi dituzte: Lapurdiko kostaldean ikastolak egiten duen jarduna ezagutzea, edarien salmentarekin ikastolaren funtzionamendurako dirua biltzea eta dastaketaz disfrutatzea.
Hamabi edo sei garagardoz osatutako Kaskarotenea saskiak ere erosteko aukera izango da, interesa duenak jada eskatu dezake berea abenduaren 12a baino lehen.