Aurrerapausoak emateko hausnarketa izan da gaurko saioa, Sare Herritarraren esanetan
Sare Herritarra: "Afera bere lekuan jarri eta aurrerapausoak emateko hausnarketa egiteko baliogarria izan da".
Reina aretoa ia beteta eskaini dute gaur solasaldia Sare Herritarreko ordezkaria den Joseba Azkarraga, eta Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrek, Naroa Iturri aritu da dinamizatzen.
Solasaldia baino hausnartzeko tartea izango zela aurreratu zuten antolatzaileek. Izan ere, euskal presoen egungo egoera zein den aztertu dute eta gizarte gisa helburura iristeko egin beharreko urratsez mintzatu dira.
Ekitaldiaren amaieran balorazioa egin du Sare Herritarrak: “Afera bere lekuan jarri eta aurrerapausoak emateko hausnarketa egiteko baliogarria izan da“.