Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

1743an euskara hutsean idatzitako gutun bat aurkitu dute udal artxiboan

Iago Irixoa historialariak aurkitu du, "kasualitatez". Gutuna eskutitz pribatu bat da, Oiartzungo zirujaua zen Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak herriko bikarioari (Jose Fagoagari) bidalitakoa.

Ezkerretik eskuinera, Jexux Leonet Oiartzungo alkatea, Koro Pascual Oiartzungo udal artxibozaina eta Iago Irixoa Ereiten Kultur Zerbitzuetako historialaria.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2021/11/30

Oiartzungo udal artxiboan 1743an euskara hutsean idatzitako gutun bat aurkitu berri dute, “kasualitatez” gainera. Iago Irixoa Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresako historialariak aurkitu du, “bestelako informazioaren bila ari zela”. Jexux Leonet alkateak “poz izugarria” hartu du aurkikuntzarekin, “Oiartzungo herriak euskararekiko izan duen harremanaren isla ere badelako hau. Hizkuntza gure herriaren ezaugarri garrantzitsua da, oraindik ere”, esan du gaurko aurkezpenean.

Historialariak nabarmendu duenez, gutun honek argi uzten du beraz XVIII. mendean korrespondentzia pribatua euskaraz izaten zela. “Anekdota” izan daitekeela esan dute gaurko aurkezpenean, baina “normaltasuna ere islatzen” duela.

Gutuna 1743ko urrian idatzitako eskutitz pribatu bat da, Oiartzungo zirujaua zen Auger Greciet (Oier Gerezieta) hazpandarrak herriko bikarioari (Jose Fagoagari) Fontainebleutik (Frantzia) bidalitakoa. Idatzian Gerezietak mesedea eskatzen dio bikarioari, “Oiartzungo bailaratik kanpo joateko udalbatzak aurretik emana zion baimena luzatzeko kudeaketa egin zezan”. Mintzaira jasoan idatzita dagoela zehaztu du Irixoak.

“Gutun honek gauza askoren berri ematen du. Batetik, erakusten du ordurako bi estatutan banatuta zeuden Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak estuak zirela. Eta bestetik, gezurtatzen du euskalki ezberdinetan mintzatzen ziren euskaldunek ez zutela elkar ulertzen”, erantsi dute gaurko aurkezpenean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.