Ability Digital Award saria jaso berri du udalak
"Instalakuntza publikoen modernizazioan eta kontrolean egindako lanarengatik" saritu dute udala. Atzo jaso zuten saria, Madrilen.
ABB eta Excelencia de Sostenibilidad-ek ematen duten Ability Digital Awarda saria jaso berri du Oiartzungo Udalak, “instalakuntza publikoen modernizazioan eta kontrolean egindako lanarengatik”. Administrazio publikoen kategorian saritu dute.
Atzo bertan jaso zuten saria Agustin Lekuona zinegotziak eta Oier Etxebeste udaletxeko elektrikari buruak, Madrilen egindako ekitaldian.
2013an hasi zen udaleko elektrikari taldea instalazio publikoen kontrolak digitalizatzen. Egun, argiteria publikoa, udal eraikinak eta kirol zein ur instalazioak digitalki kontrolatzeko gaitasuna du udalak.