Udal eraikinak garbitzen dituzten zerbitzuko langileek, udaletxeko garbitzaileen baldintza berberak
Udal eraikinen garbiketaren zerbitzuaren kontratazio prozedura hastea onartu dute gaurko ezohiko udalbatzarrean. Udalaren kontratupeko garbiketa sektoreko langileen aldarrikapenari erantzun nahi izan dio udalak.
Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur goizean udaletxeko pleno aretoan. Udal eraikinen garbiketaren zerbitzuaren kontratazio prozedura hastea onartu dute, abenduaren 11n amaituko baita indarrean dagoena.
Hala, onartutakoaren arabera, urtean 520.524,81 euroko aurrekontua izango du zerbitzu horrek, eta urtebeteko hiru luzapen egiteko aukera ere aurreikusi du udalbatzak.
Jexux Leonetek nabarmendu duenez, kontratu berriarekin “zerbitzuko langileen baldintzak udaletxeko garbitzaileen baldintzekin berdinduko dira”, udalaren kontratupeko garbiketa sektoreko langileen aldarrikapenari erantzun nahi izan baitiote, “haien lan baldintzak hobetuz”.