Ehun ahotsek hartu dute kultur etxea, "SOS Antxo" aldarrikatzeko

Joan den asteartean egin zuten datozen hilotan antxotarren aldarrien ahots izan nahi duen koordinakundearen aurkezpena. Kultur etxea bete zuten.

Ehun bat lagunek egin zuten bat kultur etxean, SOS Antxoren aurkezpenean.

Ehunekoa. Hori izan zen, goiti-beheiti, SOS Antxo koordinakundearen aurkezpenak hartu zituen antxotarren kopurua. Joan den asteartean egin zuten topaketa, 20:00etan, barrutiko kultur etxean.

Iraitz Oiartzabal eta Eduardo Perezek hartu zuten sortu berri den taldearen bozeramailetza, eta horrek barnebildu dituen merkatari, elkarte, orotariko eragile nahiz norbanakoen izenean mintzatu ziren.

Bertaratutakoei eskerrak eman ez ezik, koordinakundearen funtsa mahai gainean jarri eta aurki egingo dituzten pausoen berri eman zuten Oiartzabal eta Perezek: sinadura bilketa eta manifestazioa hilaren 11n, larunbata, 13:00etan.

Aurkezpenaren bideoa koordinakundearen Facebook orrian dago ikusgai.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.