[Bideoklipa] 'Oihu', Bengoren azkena
Abeslari oiartzuarra bueltan da, '4 taupadak' diskoarekin Euskal Herriko txoko guztietara iritsi ostean. Abesti berri bat kaleratu du, erritmoz betetakoa, itsaskorra.
Bideoklipetik ateratako irudia. Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ abeslari oiartzuarra bueltan da, 4 taupadak diskoarekin arrakasta eskuratu ostean, abesti eta proiektu berri batekin dator. Oihu izeneko kanta kaleratu berri du aste honetan. Punk-rock zein rap doinuekin ondutako euskara hutsean egindako kanta da, erritmoz betetakoa, itsaskorra. Hiru egunetan ia 4.000 bisita jaso ditu. Azkenekoetan bezalaxe, honen bideoklipa ere Thekrowfilms-ek egin du.
Lotura honetan joan den martxoan abeslariak HITZAri egindako elkarrizketa irakur daiteke.
