Pasaiako Udala: "Eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri"
Gaur, abenduak 3, ospatzen da nazioartean Euskararen Eguna. Horren karietara, adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak.
Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, adierazpen instituzionala kaleratu du Pasaiako Udalak euskararekiko duen konpromisoa berresteko asmoz.
Udal arduradunek adierazi dute, pandemia “beltzenetik argira” ari den honetan, erabaki bat irmoki hartuta daudela: “Ez dadila funtsezkorik ezer atzean geratu. Ezta euskara ere. Inola ere ez”.