Munanierren bilduko dira. Herriko emakume orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.

Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera deitu du datorren astelehenerako (hilak 13). Munanierren biltzera deitu dituzte herriko emakumeak. 17:30ean hasiko dute bilera, eta 19:30ean amaitzea aurreikusi dute.