Soinuenearen neguko kontzertua, hilaren 18an
Galiziatik eta Gasteiztik etorritako hiru musikari igoko dira oholtzara: Miro Casabella, Gorka Bravo eta Pablo Bueno.
Soinuenea Herri Musikaren Txokoak neguko kontzertua antolatu du datorren hilaren 18rako (larunbata da). Aurtengoan Galizia eta Gasteiztik etorritako zenbait musikarik eskainiko dute emanaldia, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. Miro Casabella, Gorka Bravo eta Pablo Bueno igoko dira oholtzara.
Kontzertua 18:30ean hasiko dute. Sarrerak bost euroan eskura daitezke.