Bertso afari feminista antolatu du Hatzamarka neska gazteen taldeak
Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Uxue Alkorta eta Irati Alcantarilla bertsolariak ariko dira ostiralean. Sarrerak jada eskura daitezke, Sorgin tabernan.
Oiartzungo Hatzamarka neska gazteen talde feministak bertso afaria antolatu du ostiralerako (hilak 17) Giriziak elkartean. Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Uxue Alkorta eta Irati Alcantarilla bertsolariak ariko dira.
Sarrerak 10 euroan eskura daitezke, Sorgin tabernan. Aukera beganoa egongo dela aurreratu dute, baina aurretik abisatzeko eskatu dute, Instagram edo Facebook sare sozialetatik.