Bueltan da Txerri Eguna
Iazko hutsunearen ostean aurten Txerri Eguna egitea erabaki du Ttur-ttur elkarteak. Urteroko artisau eta ganadu feriaz gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte larunbaterako.
Iazkoa bertan behera utzi behar izan zuten arren, aurten bai Txerri Eguna egitea erabaki du Ttur-ttur elkarteak. Ez da ohikoa izango, ez baita edari zein janari posturik egongo, “kutsatzeak gutxitze aldera” hartu dute erabaki hori. Baina artisau zein ganadu feria mantenduko dutela aurreratu dute.
Uneoro musukoa erabili beharko da. Antolatzaileek, “giroa alaitzeko asmoz”, baserritar jantziarekin hurbiltzera deitu dituzte oiartzuarrak.
Ondorengoa da larunbaterako antolatu duten egitaraua:
- 10:00-14:00: artisau eta ganadu feria.
- 11:30: Erraldoi txikien kale buelta herriko plazatik abiatuta (Abaraxka eta Soinueneak antolatuta).
- 13:00: Iturri Merkatarien Elkartearen zozketa.
- 13:30: Errigorako saskien eta Paeta Zaharrak Erantzun mahai jokoen zozketa.