Gabonetarako ekintza ugari antolatu ditu Abaraxkak
Sei eta hamabi urte bitarteko oiartzuarrek askotariko ekintza eta jarduerez gozatu ahal izango dute hilaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte. Ez da beharrezkoa ludotekaren bazkide izatea.
Aurtengo Gabonetarako ere eskaintza zabalarekin dator Abaraxka ludoteka. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako egitaraua aurkeztu berri dute, eta nola ez, guztiek inklusibitatearekin eta herriarekin lotura izango dute. Ez da beharrezkoa izango ludotekako bazkide izatea, eta saio guztiak doakoak izango direla aurreratu dute (soilik zinema saiorako eta Tren Berderako ordaindu beharko da).
Ekintza guztiak 16:30ean hasiko dituzte, baina zenbait salbuespen izango dira: zinema ordu berean izango da baina udaletxeko pleno aretoan; mendi bueltan 10:00etan izango da eta Tren Berdea ere 10:00etan abiatuko da Done Eztebe plazatik.
Ondorengoa da egitaraua:
- Hilak 22, asteazkena: Oporretako festa ludotekan.
- Hilak 23, osteguna: Zinema: Zutik!.
- Hilak 27, astelehena: Irudiart: irudimenarekin eta artearekin jolasean.
- Hilak 28, asteartea: Mendi buelta.
- Hilak 29, asteazkena: Tren Berdean, Arditurriko meategiak bisitatzera.
- Hilak 30, osteguna: Abaraxkarako jostailuak sortzen.
- Urtarrilak 3, astelehena: Oiartzungo ondarea ezagutzen.
- Urtarrilak 4, asteartea: Brailea ikasten.
- Urtarrilak 5, asteazkena: Familiak eta lagunak jolasean.