Hainbat txapel irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuan
Hiru final irabazi dituzte oiartzuar gazteek Baztanen jokatutako txapelketan, eskuz binakakoan.
Asteburu honetan Oiarpeko pilotari gazteek hainbat txapel eskuratu dituzte Baztango txapelketan (Nafarroa). Alde batetik, X. Olaiz eta Landa oiartzuarrak Eguzkitza eta Peñalber bikotea gainditzea lortu dute Elizondon, gazte mailako finalean. O. Etxeberria eta Leonet bikote oiartzuarrak ere txapel bana eskuratu dute, gaztetxoen A mailan hain zuzen, Izagirre eta Goienetxeak osatutako bikotea 18-7 irabazi ostean. Eta asteburua biribiltzeko, X. Olaizek bigarren txapel bat eskuratu du, Bilbao jokalari sopelarrarekin hain zuzen (22-7 irabazita).
Ondorengoak dira, Oiarpeko pilotari guztiek asteburuan jokatutako partiden emaitzak (beltzez, oiartzuarrak):
- Leonet 17-18 Izagirre (Kadeteak, 1. maila)
- Telleria 22-10 Olaiz (Jubenilak 1. maila).
- Leunda 22-3 Aranburu (Jubenilak 2. maila).
- Olaiz 18-6 Otaegi (Kadeteak, 2. maila).
- Zabaleta 15-22 Zana Otaegi (Kaderteak, 2. maila).
- Bidezabal 3-18 Etxeberria (Kaderteak, 1. maila).
- Alberdi-Artetxe 18-13 A. Etxeberria-Zelaiaran. (Haurrak, A maila).
- O. Etxeberria-Leonet 18-7 Izagirre-Goienetxe (Gaztetxoak, A maila).
- X. Olaiz-Landa 22-12 Eguzkitza-Peñalver (Gazte maila).
- M. Olaiz-Lasa 8-18 Sagastibeltza-Ugartemendia (Gaztetxoak, B maila).
- Bilbao-X. Olaiz 22-7 Etxeberria-Alonso (Gazte maila).
- Iglesias-Basket 19-22 Zabaleta-Buffon.