Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dute hilaren 24 eta 31n
22:00etatik 6:00etara luzatuko dutela jakinarazi berri du udalak.
Oiartzungo Udalak jakinarazi berri duenez, hilaren 24an zein 31n hondakinak ateratzeko ordutegian aldaketak izango dira. Bi egunak ostirala izanik, organikoa ateratzeko ordutegia da luzatuko dutena. 22:00etatik 6:00etara luzatuko dute.
Bestalde, udalak jakinarazi du jakien bilgarrien porexpana ontzi arin gisa atera daitekeela, baina gainontzekoak (etxetresna elektriko, gailu elektroniko, ekipo informatiko eta barren bilgarriak) Talaiako garbigunera eraman beharko dira.