Idi dematarako erabili ohi izan den plazan mural aldarrikatzaile bat margotu du AIAk
Biharko San Tomas eguna baliatu nahi dute murala publiko egiteko. Taldeko kideen arabera, "herrian gaiaren inguruan eman diren eta emango diren aldaketen metafora" da margotutakoa.
Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak, bere lehen urteurrenean hain zuzen, biharko San Tomas eguna probestu nahi du herrian egin duten azken murala aurkezteko. Udalaren laguntzarekin, idi dematarako erabili izan den plazan (udako igerilekuaren aparkalekuan) egin dute irudia. Taldeko kideen arabera, “herrian gaiaren inguruan eman diren eta emango diren aldaketen metafora” da margotutakoa.