Gabonetan ere bai, Lezoko emakumeak lasterka
Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (astelehenak dira) berriz ere geldituko direla jakinarazi dute emakume korrikalarien taldeko kideek.
Emakume korrikalarien taldearen jardunak Gabonetan etenik ez duela izango jakinarazi dute. Horrela, astelehenero biltzen direnez, hilaren 27ko eta urtarrilaren 3ko saioak mantenduko dituztela jakinarazi dute. 19:00etan elkartzen dira Koldobike Gezala pilotalekuan.
Taldean parte hartzeko mugarik ez da, ez adin edo kondizio aldetik. Azaroaren bukaeran hasi ziren saioekin, eta antolatzaileek adierazi dute oso giro onean ari direla egitasmoa garatzen. Parte hartzeko pilotalekura agertu besterik ez da egin behar.
