Egutegiak banatzen hasi dira
Egutegiak eskuratzeko 08:30etik aurrera joan beharko dute lezoarrek Kultura Aretora astegunetan. Udalak jakinarazi du egutegien 2.000 ale atera dituztela.
Astelehenean hasi zen udala 2022ko egutegiak banatzen. Paretako edo mahaiko egutegiak egin dituzte, eta bertako irudiak argazki lehiaketa bidez aukeratutakoak dira. Azal nagusia lehiaketa horretan irabazle izan den Alfredo Sanjuanen argazkiak apaintzen du.
Egutegiak eskuratzeko 08:30etik aurrera joan beharko dute lezoarrek Kultura Aretora astegunetan. Udalak jakinarazi du egutegien 2.000 ale atera dituztela, beraz, denentzat egutegiak daudela.
