
Gartziak Ion Collar ordezkatuko du, Pablo Iglesiasen taldean udal lanarekin bat egingo baitu aurreko bozeramaileak.

Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».

Plataformak udalari eskatu dio eremu berde naturalen urbanizatzea burutzeko erabakia berriz ere azter dezala, eta herritarren "benetako" parte hartzea.

Eneko Salaberriak Txitxirio arropa marka sortu du. Hasieran erronka bat jarri zion bere buruari, ea noraino iristeko gai zen erakusteko. Anonimotasuna, baina, ezin da beti gorde.

Karla Lekuona futbol zelaian jokatuko dute bihar arratsaldean. Twitch bidez emitituko dute norgehiagoka. Nesken bigarren taldearen txanda, etzi.

Herritarrek hainbat pankarta jarri dituzte barrutiak bizi duen utzikeria agerian utziz. Ordu gutxitan aldarriak norbaitek desagerrarazi dituela salatu dute.

Hilaren 27an 40 urte beteko dira Victor Fernandez Otxoa tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela Batallon Vasco Españolen atentatu batean. Hamalau urtera hil zen lezoarra. Igandean omenaldia egingo diote.

Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Herriko Plazan. Abesten duenagatik baino, Hasel bere militantzia politikoagatik espetxeratu dutela adierazi zuten.

San Markoko furgoneta San Pedro, Antxo eta Donibanen izango da hilabetero. Jasoko dituzten hondakinak zeintzuk diren zehaztu dute.

Lezokuak bildumako hirugarren argitalpena Mikel Susperregik idatzi du, Lander Zurutuzaren ilustrazioekin. Gaur aurkeztu dute, Donostian.

Pasaiako Udalak iragarri du bihar, hilak 13, lehenago utziko diotela bulegoetako langileek pasaitarrei arreta eskaintzeari.

Pasaitarrek 4-0 galdu dute Gernikaren kontra, igoera faserako lehen jardunaldian. Multzoko lehen biak zuzenean igoko dira Bigarren B-ra.

Egitasmoari forma ematen hasteko gaurtik ostegunera arte hainbat lan saio egingo dituzte, Bartzelonako Unibertsitateko ikasleekin.

Gezala Auditoriumean izango dira bi saioak. 16:30ean haurrentzako animaziozko filma emango dute, eta 19:00etan 'Hil kanpaiak'.

Lezoko kale izendegian emakume izenarekin karrika bakarra dago, Agustina Lizarazu Larbururena hain zuzen ere. Irakaskuntzan, Lezoko euskaldunentzat garrantzitsua izan zen haren ekarpena.

Herritarren jarrera eskertu du udalak beste behin ere, osasun agintariek egindako deialdiari modu eredugarrian erantzun diotelako.,

Horren aurrean, udalari "berehala" neurriak har ditzan eskatu dio PSE-EEk.

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak antolatu du haur eta helduentzako den kontzertu didaktikoa. Hilaren 17an da, arratsaldez, udaletxean.

Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan, Altzibarko bidegorriaren zatian dagoen komunean mosaikoa egin dute Oiartzungo haurrek.

Formazio zikloaren azken aurreko saioan, aniztasunaren kontzeptuaren gainean gogoeta egiteko bilduko dira. Aurrez eman behar da izena.