
Jende pilaketengatik, kale zurrutagatik, etxeratze agindua ez betetzeagatik eta beste hainbat lege urraketagatik zenbait zehapen proposamen gauzatu dituzte.

Antxo A.F.-k abantaila handiko garaipena lortu eta agur hunkigarria izan du asteburuan. Pasaia K.E.-k multzoko lehen postua berreskuratu du.

Aiako Harria kalean, Topoaren trenbidearen ondoan, auto batek su hartu du. Ondoko ibilgailuen jabeek azkar mugitu ahal izan dituzte.

Bertaratzen direnek kantina aldetik sartu beharko dute, eta segurtasun neurriak errespetatu azpiegituraren araudia bezalaxe.

Udal erakundea arduratuta dago azken egunetan COVID-19aren tasak herrian izan duen gorakadagatik. Zuhurtzia eskatu die lezoarrei.

Oiartzunek jada 100.000 biztanleko tasa 500etik gorakoa du. Bereziki larria da Lezoko egoera, 1.134ko tasarekin orotara.

Pandemiak baldintzatuta egon arren, Maialenek Frantziako Les Arcseko big air txapelketan parte hartuko du astelehenean. Paulek Andorran entrenatuko du.

Iberdrolak errepidean hainbat kableatu lan egin behar dituelako moztuko dute San Pedrorako norantzako bidea. Lau eguneko epea dute obrek.

Otsailerako programatu diren kultur ekitaldietatik lautan ez dago sarrerak erosteko aukera, tartean, igandeko 'Gorria' ikuskizunarenak.

Zirika Oreretako neska Gazteak taldeak eta Oreretako Gaztetxeak Feminismoa ezagutuz lan saioa antolatu dute biharko 18:00etatik aurrera.