[Bideoa] Pasaia, 1961ean

Cinecorto ekoiztetxeak egindako bideoan, urte hartako industria, ohitura, eta pasaitarren berri ematen da. 15 minutu ingurukoa da ikus-entzunezkoa.

Aurtengo zergak ordaintzeko epea: 2021eko egutegia

Diru sarrera publikoen ordainketa egiteko epeak zehaztu ditu Pasaiako Udalak. Gomendatu dute ordainketa horiek kontuetan helbideratzea.

Etxebizitza hutsak alokairuan jartzen dituztenei hobariak emango dizkiete

'Etxebizitza hutsa' programan etxeak alokairuan jartzen dituzten etxejabeek hobaria jasoko dute ondasun higiezinen gaineko zergan.

Etxebizitzak eraikiko dituzte Donibane kalean

Udalbatzak ahobatez onartu du Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren lehen aldaketa. Horregatik egin daitezke etxebizitzak.

Gezalako lagun izan daitezke lezoarrak (eta kanpokoak)

Txartela erosiz gero, Gezalako emanaldietarako deskontuak, doako emanaldiak, eta zozketak izango dituzte eskura horien jabeek.

IRITZI EMAILEAK. ARRATE AROZENA MUJIKA.

Azala hautsi

Gaztetxearen historia, dokumental batean jaso dute

Gazte asanbladako kide izan diren belaunaldi ezberdinetako hainbat ordezkarirekin osatu dute, haien kontaketarekin ibilbide osoa biltzeko.

zaldibar zona cero

Ahoztar Zelaietak Zaldibarri buruzko hitzaldia emango du bihar

'Zaldibar zona cero' liburua aurkeztuko du bihar arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. U30 Aldaketaldia dinamikaren barruan izango da.

Antxoko bulebarra eskatzeko manifestazioa egingo dute

Joan den hilabetean hasitako bideari jarraipena emanez, datorren ostiralean Gure Zumardian bilduko dira, 20:00etan, Adifen alboko bulebarra eskatzeko.

Pepita Santa Cruzek, mendea soinean

Ereñotzun jaioa, Lezora joan zen bizitzera 35 urterekin eta bertan ezkondu; egun Errenteria-Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan bizi da.

Gehiago