
Gurutze Santuaren plazak jasoko du mobilizazioa, 19:15ean. Deitzaileek militarrik gabeko mendiaren aldeko aldarria zabalduko dute.

Ostegunean, 19:00etan, herri batzarra egingo dute hainbat sanjuandarrek Juanba Berasategiko Kultur Aretoan. "Kaltetu gisa" nola erantzun aztertuko dute.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte, %100eko hobaria aplikatuko du udalak ostalaritza sektoreko terraza eta mahaitxoen tasan.

Haurtzaro Ikastolako guraso talde batek deituta, elkarretaratzea egin dute ikastolako jolastokian, maskara derrigorrez janztearen kontra.

Oiartzungo Udalbatza plenoan elkartu da gaur goizean, Elorsoro, Madalensoro eta udako igerilekuen kontratua urtebete luzatzeko.

Idoia Larrañaga, Martxel Bereau eta Nerea Abancensekin izango da hitzaldia, Kirol Astearen barruan. Labore Oarson izango da ekitaldia.

Ustez, eremu militarrean dagoelako eraitsi dute eraikina. Guardia Zibilak bertara joateko bide guztiak itxi egin ditu.

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak berdindu egin du Santanderren. Sortutako aukerak ez dituzte aprobetxatu. Mutilek galdu egin dute.

Emakumeen aztarnak biltzen dituen mural feminista inauguratu zuten ostiralean. Jai giroan, espazio atsegina sortuta eta ahaldunduta, historiak erreserbatuta dien ikusezintasunetik lehen lerrora jauzi eginda ospatu zuten espazio berri baten hartzea.

Galvezek eta Granadok dantza jantzi onenaren saria ere irabazi zuten. Katerin Artola-Iker Belintxon, eta Olatz Azkue-Mattin Etxebeste bikoteak ere, goian.

Zaintzen antolaketa birpentsatzen ari dira Errenteria-Oreretan, eta horren harira, lan saiora deitu dute larunbatean 10:00etatik 13:00etara Emakumeen Etxean.

Joan den asteburuko futboleko nahiz areto futboleko partida gehienak etxean izateak eman du fruitua: ia guztiak irabazi dituzte, alde handiarekin, gainera.

Solasaldi musikatuen zikloan aritzeko gonbidatu dute, Mice ezizenarekin taulaz taula ibiltzen dena. Sarrerak Kastron daude salgai.

Gaur arratsaldean egingo dute elkartasun keinua, 18:00etatik 19:00etara, barrutiko frontoian. Haur nahiz helduen zapatak ongi etorriak izango dira.

Datorren asteko larunbatean izango da emanaldia, 19:00etan, eta Estitxu Pinatxo nafar abeslariaren kolaborazioa izango dute. Sarrerak eskuragai daude.

Oiartzungo Feministen Asanbladak batzar irekia deitu du bihar arratsalderako. Urteko plangintzarekin hasteko saioa izango da.

Klub moreak urteroko ohiko batzarra egingo du azaroko bigarren igandean. Kirol arloa, ekonomikoa eta soziala aztertuko dituzte.

Hileko lehen astelehena jai eguna izanik, ez dira gaur kalera atera jubilatu eta pentsiodunak, baina bihar bai, kalera aterako dira eta pentsio duinen aldeko aldarria zabalduko dute kalean barrena.