Ahoztar Zelaietak 'Residencias SA' liburua aurkeztuko du ostiralean
Kazetariak Gaztañoko auzo lokalean aurkeztuko du liburua, hilaren 7an. Euskal Herriko zahar etxeen "negozioa" aztertzen du Zelaietak.
Gaztaño Bizirik-ek ekitaldia antolatu du datorren ostiralerako, hilak 7. Ahoztar Zelaietak Residencias SA. El negocio de los cuidados en Euskal Herria liburua aurkeztuko du.
Zaharren egoitzei buruz aritu da Zelaieta. Besteak beste, erresidentzien pribatizazioak eragindakoak azaltzen ditu, eta fikziozko pertsonaien bitartez egoitza bateko egunerokotasunera gidatzen du irakurlea.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Gaztañoko auzo lokalean.