Oiartzungo Udalaren zerga eta tasetan hobariak eska daitezke
Otsailaren 28a izango da hobariak eta salbuespenak eskatzeko azkeneko eguna. Udaletxean bertan edo online egin daitezke eskari horiek.
Udalaren zergetan eta tasetan hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dagoela jakinarazi dute. Eskaerak udaletxeko harreran edo online egin daitezkeela jakinarazi dute. Bigarren modu horretarako, udalaren webgunean sartu behar da.
Otsailaren 28a izango da hobariak eta salbuespenak eskatzeko epemuga. Udalak ohartarazi duenez, epe barruan egiten ez diren eskariak ez dira aplikatuko 2022ko tasa eta zergetan.