San Pedroko BOEen zozketarako onartuen zerrenda argitaratu dute

Herritarrek hamar egun balioduneko epea izango dute alegazioak egiteko. Epea igarota, Donibaneko kulturgunean egingo da zozketa ofiziala.

Lursailean 71 bizileku eraikiko dira: 32 etxe libreak eta beste 39ak BOEak.

Urtea bukatzearekin batera, abenduaren 31n, San Pedroko Velasco eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) zozketan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu zuen Pasaiako Udalak.

Loreto Osa Pasaiako Udaleko Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, herritarrek hamar egun balioduneko epea izango dute (abenduaren 31tik hasita) zozketan izena eman dutela egiaztatu eta, kanpo geratu balira, alegazioak egin ahal izateko. 

Eskakizun horiek ebatzi ondoren, onartuen behin betiko zerrenda argitaratu eta Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean notario aurrean egingo den etxebizitza horien zozketaren data argitaratuko da.

Behin-behineko zerrenda hemen kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.