'Mi nombre es ninguno' antzerki musikala, igandean
Ikuskizun honek irekiko du Lezoko kultur egitarau berria, igandean, hilak 9, 20:00etan Gezala Auditoriumean. Bakarrik dauden gazte migratzaileak dira obraren protagonistak.
Lezoko kultur egitarau berria igandean, hilak 9, hasiko da ‘Mi nombre es ninguno’ ikuskizunarekin. Antzerki musikal bat da, eta bakarrik dauden gazte migratzaileen afera lantzen du.
Emaitza ikus-entzunezko eduki eta musika handiko obra da, kulturen eta diziplina eszenikoen nahasketan oinarritzen dena. Migratzaileek jasaten duten estigmaren inguruan sentsibilizatzeko helburua du. Kolektibo hori inguratzen duen zarata mediatikoaren erdian, haien ahotsa entzutea eta haienganako begirada aldatzen laguntzea bilatu nahi da.
Ikuskizuna igandean, hilak 9, izango da, arratsaldeko 20:00etan Gezala Auditoriumean. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta udalaren webgunean eros daitezke.