Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zortzi urtean luzatu den zikloa itxi du aurtengo Urtezaharrak

2013ko abenduaren 31ko bengalagatik teilapea galdu zuten bizilagunek etxean entzun dituzte aurten kanpai-hotsak. Zikloa ixteko omenaldi berezia egin eta esker ona adierazi diete alboan izandakoei.

Euskadi etorbideko 5 eta 7 zenbakien atariaren barruan eskertze plaka bat jarri zuten joan den abenduaren 30ean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/01/07

Zortzi urtean lehen aldiz jan ahal izan dituzte aurten Urtezaharretako mahatsak euren etxean Euskadi etorbideko 5 eta 7 zenbakietako bizilagunek. Izan ere, 2014ak urtea bete berri zuenean bengala batek eraikinaren teilatuan lur hartu eta, astiro baino azkarrago, sugarrek erre zituzten 42 familiaren etxebizitzak eta azpiko bost lokalak. Suak hartu ez zuena suhiltzaileen urak ito zuen, barneko guztia ezerez bilakatuz.

Ezbehar hura aski ez eta hurrengo zazpi urteak odisea hutsa izan ziren trintxerpetarrentzat. Joan den urtean, oraindik, kalte-ordainak erreklamatzen jarraitzen zuten hainbat bizilagunek, horien artean Sonia Miranda eta Ane Piñeiro. 7 eta 5 atarietan bizi ziren haiek, hurrenez hurren.

Elkartasun olatua
Kiskalitako etxeen jabeek euren oinazea arinduko zuen elkartasun olatu batekin egin zuten topo urte horietan. Orotariko eragile eta norbanakoek eskua luzatu zieten eta, kasurako, SOS Pasaia Trintxerpe izendaturiko elkarteak 129.000 euroko txekea helarazi zien.

Joan den urtea bukatzear zela bueltatu ahal izan ziren etxera atari horietako bizilagunak, eta 2021eko Urtezaharrarekin bukatu zen amesgaiztoa.

Urte hauetan soinez soin elkarlanean aritu direnei eskerrak emateko omenaldia egin zuten abenduaren 30ean; aurreskua eskaini ez ezik, esker-emate gutuna irakurri eta alboan egondako lau barrutiko bizilagunak gogoan izateko plaka oroigarri bat desestali zuten atariaren barrualdean [alboko irudian ikus daiteke].

2022aren helduerarekin itxi da zikloa, eta «aparteko jazoerarik gabe», gainera, Pasaiako Udaltzaingoak aitortu duenez. Udalerriko poliziak mezu irmoa helarazi zien aurten ere pasaitarrei Gabon jaien karietara hedabideetara igorritako prentsa ohar baten bitartez; honako hitzak zituen titulu: «Ez bota suziri edo suzko artefaktuak».

Idazki horretan gogoan izan zituzten udaltzainek euren etxeak galdu zituzten trintxerpetarrak ere: «Has dezagun urtea alaitasunez eta maiz erremediorik ez duten egoerak deitoratu beharrik izan gabe». HITZA-ri jakinarazi diotenez, artefaktu piroteknikoek eragindako halako egoerarik ez da jazo aurten.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Sugarrek itotako zazpi Urtezahar
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.