Lehiaketak asteburu honetan bueltatuko dira, Gabonetako geldialdia pasatuta. Bi futbol talde nagusiek Karla Lekuonan jokatuko dute, bihar eta etzi.
Elkarri eta Lokarriko presidente izan zen Rekalde. Atzo hil zen, Petra Lekuona zaharren egoitzan, Alzheimerrarekin.
2013ko abenduaren 31ko bengalagatik teilapea galdu zuten bizilagunek etxean entzun dituzte aurten kanpai-hotsak. Zikloa ixteko omenaldi berezia egin eta esker ona adierazi diete alboan izandakoei.
Eskubaloi afizio handia ez duen herri batetik dator Ainhoa Etxeberria. Futbolerako probak egin bazituen ere, bere lagun baten amak eskubaloira apuntatzeko esan zion oiartzuarrari. Honakoa du hirugarren urtea Bera Beran, elitean: bi Liga irabazi ditu jada donostiarrekin, eta hirugarrena jarraian lortzeko bidean da.
Mendiburu 14ren aurreikuspenak betetzen ari dira, eta aurtengo irailerako bukatu beharko lirateke lanak. Ekipamendua jarrita, datorren Gabonetan prest egon beharko luke.
Errenteriako kirol talde gehienak lehiara itzuliko dira berriro asteburu honetan eta urtea garaipenarekin hasten ahaleginduko dira.
Allerruren bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute. Munttarpeko seniorrek, ordea, Bekoerrotan. Kurkubiren partida bertan behera utzi dute.
Sortzaile oiartzuarrak 'Antes de bailar la lluvia' poesia liburua aurkeztuko du pleno aretoan, errezitaldi musikatu formatuan. Bukatzean, aperitiboa egongo da.
Andaluziako, Extremadurako eta Galiziako jantziek emango diote kolorea Jantziaren Zentroko urteko lehen erakusketari. Bihar, hilak 8, izango du lehen eguna.