Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

2022ko Gabonetarako oparia, eraikin balioanitza

Oiartzun
Hirigintza

Mendiburu 14ren aurreikuspenak betetzen ari dira, eta aurtengo irailerako bukatu beharko lirateke lanak. Ekipamendua jarrita, datorren Gabonetan prest egon beharko luke.

mendiburu 14 Mendiburu 14 eraikinean barne-igeltseritza lanak egiten ari dira.
2022/01/07
Erik Gartzia Erik Gartzia

Pasatu berri da Gabonen ziklo ia bukaezina, eta datozen Gabonek oparia ekar diezaiokete Oiartzuni: dena ondo bidean, ordurako Mendiburu 14 eraikin balioanitza bukatuta egongo da. Orain dela bi urte hasi ziren lanak, eta egun, elizaren kanpandorrearekin batera urrutitik ikusten dira garabiak, jo eta su lanean ari diren seinale.

Barne-igeltseritza lanak egiten ari dira momentu honetan, eta, epe motzean, instalazioak egiten hasiko dira. Horren berri eman dio Oiartzungo Udalak HITZA-ri. Orain arte beste bost fase egin eta bukatu dituzte: euste horma eraikitzea; zimentazioa ezartzea; geotermiarako hoditeria pasatzea; hormigoizko egitura bermatzea; eta estalkia inpermeabilizatzea.

Lanek atzerapen txiki bat izan zuten 2020ko udaran. Izan ere, Mendiburu 14 eraikitzeko egin behar izan ziren lur mugimenduek artesia sorrarazi zuten Done Eztebe parrokian. Udalak, lasaitze aldera berretsi duenez, «kontrolpean» dago duela urte eta erdi sortu zen ez ohiko egoera hori. «Maiztasunez kontrolatzen zen zer ari zen gertatzen; dagoeneko ez dago arazorik», azaldu du udalak. Gaineratu dutenez, ez da beste espero gabekorik izan. Atzerapen txiki bat sortu zuen lanetan.

Edukiontziaren sorreran ezustekoak egon ondoren, edukian ez da sorpresarik izango. Ez da kultur etxe soila izango: beheko solairuan bai egongo da kultur aretoa, baina egongo da besterik. Lehenengo solairuan Gazte Izanak erretiratuen elkartearen egoitza berria egingo dute, taberna propioarekin. Bigarren solairuan, berriz, herriko euskalgintzak hartuko du ostatu: udala, UEMA, Intxixu-AEK, Ttur-Ttur, Oiartzun Irratia… Erabilerarako data zehatzik ez dagoela aitortu du udalak. Mendiburu 14 eraikitzeak Fermiñene libre utziko luke, beste udal zerbitzuentzako.

Data zehatzik ez dagoen arren, kultur aretoaren funtzionamendua zirriborratzen hasi dira herriko hainbat eragile eta norbanako. Hala ere, kudeaketa formaletik harago joan nahi du prozesu horrek: Nolako kulturgintza nahi dugu Oiartzunen? galderari erantzun nahi diote. Finkatu beharko den ildoa da hori. Urte bukaerarako finkatuta egongo den mugarria badakite zein izango den, ordea: Mendiburu 14.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.