[Galeria] Euskal presoak etxeratzeko beste urrats bat Errenteria-Oreretan
Ehunka izan dira Sareren deialdiarekin bat egin duten errenteriarrak. Erdialdeko kaleka isilean zeharkatu dituzte euskal presoen eskubideen alde.
Bilbon ezin, baina herrietan bai. Sarek Euskal Herriko herri eta hirietan manifestazioak deitu ditu gaurko. Errenteria-Oreretan ere hala egin dute, ehunka lagun bildu dira euskal presoen eskubideen alde, eta haiei ezartzen zaizkien salbuespen neurrien kontra.
Herriko Plazatik abiatu da martxa. Erdialdeko kaleak zeharkatu, eta Agirre Lehendakariaren plazan bukatu da martxa. Han, aterki zuriekin mosaikoa egin dute esparru itxi batean, alboan beste ehunka herritar ondoan zituztela. Irakurketaren garaia iritsi da orduan, Sareko bi kidek egin dutena.
Jarraian, manifestazioaren hainbat irudi.