[Galeria] Presoen eskubideen alde, irmo Lezon
Euskal presoen kontrako salbuespen neurriekin buka dadila eskatu dute. Bereziki gogoan izan dituzte Lezoko bi presoak, Jaione Jauregi eta Lorentxo Aiestaran.
Sarek gaurko Euskal Herriko herrietan egindako deialdiarekin bat egin du Lezon ere bai. Manifestazioa egin dute 17:00etan Gurutze Santuaren plazatik hasita dozenaka herritarrek. Euskal presoen kontrako salbuespen egoerekin amai dadila eskatu dute, eta aldi berean gogoan izan dituzte herriko bi presoak, Jaione Jauregi eta Lorentxo Aiestaran Fanekas.
Jarraian, manifestazioko hainbat irudi.