[Galeria] Etxean nahi dituztelako, oiartzuarrak kalean
'Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean' lelopean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Oiartzunen.
Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean lelopean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Oiartzunen. Sarek Euskal Herrian deituriko ehunka martxetako bat izan da oiartzuarrek egin dutena. 550 bat bildu dira orotara.
Bilbon zen egitekoa gaur bertan nazioko urteroko manifestazioa. Osasun egoeragatik, baina, hori bertan behera utzi eta herrietara eraman dute Izan Bidea dinamikaren barruko martxa sorta.
Jarraian, Oiartzungo martxako hainbat irudi.