[Bideoa eta galeria] Presoen eskubideen aldeko hiru martxa Pasaian
Antxon, Donibanen eta Trintxerpetik San Pedrora egin dituzte gaurko Sarek deitutako martxan. Ehunka lagun bildu dira horietan.
Antxon, Donibanen, eta Trintxerpetik San Pedrora. Sarek gaurko Euskal Herriko herrietan deituriko martxekin bat egin dute pasaitarrek, eta bakarra ez, hiru izan dira herrian. Donibanen 85 bat lagun elkartu dira, Antxon 200 inguru, eta Trintxerpe-San Pedroko mobilizazioarekin bat egin dutenak ere dozenaka izan dira.
Antxokoa Gure Zumardia plazatik abiatu da, Donibanekoa Meipitik eta Trintxerpe-San Pedrokoa Trintxerpeko Gernika plazatik. Hiruen artean ehunka izan dira, beraz, euskal presoen kontrako salbuespen egoerekin bukatu eta haien eskubideak berma daitezela eskatu duten pasaitarrak.
Jarraian, mobilizazio horien hainbat irudi eta Donibanen osatu duten bideoa.