Batzarrera deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak
Ezohiko batzarra egingo dute elkarteko kideek hilaren 23an. Erretzeko debekua, kuota igoera eta hainbat arauren aldaketa bozkatuko dituzte, besteak beste.
Hilaren 23an (igandea) San Pedroko egoitzan izango den ezohiko batzar nagusira deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Bi deialdi egin dituzte, 09:30ean lehena eta 10:00etan bestea.
Bozkatuko dituzten puntuen berri eman du Xabier Isasa presidenteak; honakoa da gai-zerrenda:
- Soziedadearen arauak eta kudeaketa
- Estatutuen aldaketa
- Barneko erregimenaren arauen aldaketa
- Kuota igoera
- Erretzeko debekuaren bozketa