2022/1/10

Asteburuan hasiko da herrialdeko batel liga

Hibaikako, San Juan-Koxtapeko, San Pedroko, eta Trintxerpe-Illunbeko ordezkariak bertan arituko dira emaitza onenak lortzeko lanean.

urtxalle saria

Gipuzkoan geratu da lehenengo Urtxalle Saria

Bizkaiko eta Gipuzkoako pasaka jokalari onenak elkartu dira Txostek antolatutako txapelketan, kontzejupean. Karrera eta Jon Urbietak eraman dute txapela.

Trintxerpen parke berde berria sortzea proposatu du EH Bilduk

Correos eta Zirizaren artean berdegunea sortzeko partida ukatu zuen udal gobernuak aurrekontuen negoziazioan. Eskaera berrartuko dute orain bilkideek.

Kuikui

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia aurrerago eskainiko dute

Ugaldetxo Kultur Taldeak iragarri duenez, hilaren 30ean egitekoak ziren ekitaldia atzeratu egin dute, data jakinik gabe, egoerak eta dekretuek hala baldintzatuta.

oiarpe sopelatik

Oiarpeko lau pilotari txapela jantzita bueltatu dira Sopelatik

Oihan Etxeberria, Mikel Leonet, Aitor Etxeberria eta Unai Zelarainek txapela jantzi dute Bizkaiko herriko txapelketan. Oier Zabaleta, txapeldunorde.

Zazpigarren arteari eta herritarrei leial, seigarrenez

Zinema denen eskura jarri eta zirkuitu komertzialetik at diren filmak ere herritarren eskura jartzeko hartutako bideari leial erantzungo dio seigarren urtez OzZinemak.

Floxbin eta Cobra, metal eta rock gogorra Oarsomusikaren eskutik

Oarsomusikak antolatuta metal eta rock doinuek hartuko dute Niessen Kulturguneko auditorioa ostiralean 21:00etan hasita.

arraztalo

Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten lau lagun, Arraztalon

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak kontratatzeko Lanbideren proiektuan hartzen dute parte. Abendutik ekainera arituko dira.

Ingurumena lehentasunezko esku hartze eremu bihurtzeko eskatu du Eguzkik

Ingurumen atalari diru gehiago eman diola aitortuta, eremu horretako inbertsioetan ez dela diru zatia neurri berean hazi, baizik eta murriztu salatu du talde ekologistak.

oiartzun ke

Futbol talde nagusiek urtarrileko aldapa beheraka hasi dute

Ugaldetxon jokatutako partidak garaipen banarekin hasi dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko neska eta mutilek, nagusitasunez.

ura eta estolderia

Ura eta estolderia ordaintzeko epea zabaldu du udalak

Hirugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa da, eta  otsailaren 14a arte ordaindu daiteke.

COVID-19a Oarsoaldean: kutsatu asko oraindik, baina beheranzko joerarekin

Ostegunetik igandera (atzora) 1.277 positibo gehiago jaso dira lau herrietan. Aurreko epealdi berberean (abenduaren 30etik hilaren 2ra) 1.455 izan ziren kutsatutakoak.

Batzarrera deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak

Ezohiko batzarra egingo dute elkarteko kideek hilaren 23an. Erretzeko debekua, kuota igoera eta hainbat arauren aldaketa bozkatuko dituzte, besteak beste.

Koldo Mitxelena Institutua 'egin dutenak' omentzeko erakusketa

Bost hamarkada luze bete ditu Koldo Mitxelena ikastetxeak. Hainbat belaunaldi pasa dira bertatik, makina bat gazte hazi eta hezi dira bertan, baina jasotzeaz gain, eurek ere eman diote institutuari.

IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Haizea alde ala kontra

Gehiago