Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten lau lagun, Arraztalon

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak kontratatzeko Lanbideren proiektuan hartzen dute parte. Abendutik ekainera arituko dira.

arraztalo Lau lagun gehiago arituko dira lanean Arraztalon.

Arraztalok jakinarazi duenez, eskualdeko erakundeekin koordinazioan, buru gaixotasunagatik desgaitasuna duten lau pertsona kontratatu dira 6 hilabeterako.

Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, eskualdeko lau udalekin eta Errenteria-Oreretako Buru Osasuneko Zentroarekin koordinatuta aurkitu dituzte langileak.

Abendu bukaeran hasita ekaina bitarte, pertsona hauek Arraztaloko lantalde finkoarekin batera nekazaritza ustiategian ariko dira lanean.

“Gaixotasun mentala duten pertsonen bizi baldintzak hobetzeko bidean, elkarlana eta koordinazioa beharrezkoak direla argi daukagu, 2018 bukaeran aurkeztutako diagnostikoan azaldu zen moduan”, esan dute Arraztalok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.