Gipuzkoan geratu da lehenengo Urtxalle Saria

Bizkaiko eta Gipuzkoako pasaka jokalari onenak elkartu dira Txostek antolatutako txapelketan, kontzejupean. Karrera eta Jon Urbietak eraman dute txapela.

urtxalle saria Larunbat goizean jokatu zituzten partidak.

Txost pilota elkarteak antolatuta, I. Urtxalle Saria jokatu zuten pasa den larunbatean. Bertan aritu ziren, nor baino nor, pasa den urtean Bizkaiko eta Gipuzkoako pasakako finaletan aritu ziren bikoteak.

Gipuzkoan geratu da Urtxalle pilotari eta plazagizona zenaren omenezko txapela. Bizkaitar eta gipuzkoarren artean jokatu ziren finalerdiak, eta bi bikote gipuzkoarrak izan ziren finalera iritsi zirenak.

Finalean, Karrera eta Jon Urbieta 13-10 nagusitu zitzaien Lizaso eta Xabier Urbietari. Honakoak izan ziren txapelketako emaitza guztiak:

Lehenengo partida
  • Ziarrusta – Pantxo Valencia 3/ Lizaso – X. Urbieta 9.

Bigarren partida

  • Uribe – Beldarrain 2/ Karrera – Jon Urbieta 9.

Hirugarren eta laugarren postua

  • Ziarrusta – Valencia 11 / Uribe – Beldarrain 8.
Finala
  • Lizaso – X.Urbieta 10 / Karrera – Jon Urbieta 13

Larunbateko argazkien galeria eta bideoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.