Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia aurrerago eskainiko dute

Ugaldetxo Kultur Taldeak iragarri duenez, hilaren 30ean egitekoak ziren ekitaldia atzeratu egin dute, data jakinik gabe, egoerak eta dekretuek hala baldintzatuta.

Kuikui

‘Kuikui’ ikuskizuna da pailazoen aurtengo ikuskizuna.

Ugaldetxo Kultur Taldeak urtero-urtero antolatzen du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Aurtengoa, berez, hilaren 30erako zuten programatuta.

Hala ere, bertan behera utzi dutela jakinarazi dute. Erabaki hori hartzeko bi arrazoi eman dituzte: osasun egoera bera eta lehendakariaren abenduaren 28ko dekretua.”Gure ustez momentu honetan  ez dira baldintzak betetzen emanaldi honekin aurrera jarraitzeko”, azaldu du Ugaldetxo Kultur Taldeak.

Horregatik, urteroko emanaldia aurrerago eskaintzea erabaki dute. “Gure nahia horrelako emanaldi batean ahal den haur eta guraso gehienen parte hartzea bermatzea da, horregatik emanaldi hau aurrerago eskaintzea pentsatu dugu, beti ere osasun egoerak eta baldintzak uzten badigute”, gaineratu dute ekitaldiaren antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.