COVID-19a Oarsoaldean: kutsatu asko oraindik, baina beheranzko joerarekin
Ostegunetik igandera (atzora) 1.277 positibo gehiago jaso dira lau herrietan. Aurreko epealdi berberean (abenduaren 30etik hilaren 2ra) 1.455 izan ziren kutsatutakoak.
Hilaren 6tik 9ra COVID-19agatik gaixotu direnen kopurua 1.277 pertsonakoa izan da Oarsoaldean: 754 Errenteria-Oreretan, 275 Pasaian, 151 Oiartzunen eta 97 Lezon. Konparazioa egiteko aurreko epealdi berbera hartu du HITZAk, abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra artekoa alegia. Orduko epe hartan 1.455 izan ziren lau herritan jaso ziren positiboak.
Dena dela, kutsatuen kopurua oso altua da lau herrietan, tasak 6.000 inguruan jarri direlarik. Kasuen beheraldi lauso hori ez da irudikatu oraindik tasetan.
Honako taulan, herri guztien egoeraren zenbakiak Osasun Sailak gaur emandako datuetan oinarrituta (atzokoak dira azken datuak).
- Errenteria-Orereta. Tasa: 6.658 (hilaren 3ko igandean 4.612koa zen). Kutsatuak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 190-198-182-184.
- Pasaia. Tasa: 6.075 (hilaren 3ko igandean 4.066koa zen). Kutsatuak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 68-80-68-59.
- Oiartzun. Tasa: 5.979 (hilaren 3ko igandean 4.899koa zen). Kutsatuak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 42-42-37-30.
- Lezo. Tasa: 5.707 (hilaren 3ko igandean 4.753koa zen). Kutsatuak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 31-15-25-26.