Floxbin eta Cobra, metal eta rock gogorra Oarsomusikaren eskutik
Oarsomusikak antolatuta metal eta rock doinuek hartuko dute Niessen Kulturguneko auditorioa ostiralean 21:00etan hasita.
Floxbin taldearen irudi bat. Doinu gogorrak gustuko dituztenak zorioneko daude. Izan ere, Oarsomusikak antolatuta metal eta rock doinuek hartuko dute Niessen Kulturguneko auditorioa ostiralean 21:00etan hasita. Oholtza gainean, Floxbin eta Cobra taldeak. Lehenengoek metal industrial estiloa ardatz duten abesti indartsu eta hitz zuzenekoak. 2013an sortu zen taldea eta iraupen luzeko bi disko, Ak! (2015) eta Hil arte bizi (2015); eta beste bi single argitaratu ditu, biak 2021ean Suge begi eta Raus von hier.
Cobra, oholtza gainean izango den beste taldea, 2006an sortu zuten talde ezberdinetan aritutako musikariek. π.L.T, Berri Txarrak, Kokein, Dinero… aritutako musikariek osatzen dute Cobra. Rock estiloa jorratzen dute nagusiki, stoner edota metal ukituekin. Lau disko besapena, Fyre da haien azken lana.
Kontzertua eserita ikusi beharko dute bertaratzen direnek egungo osasun egoeraren arabera udalak erabakita, eta antolatzaileek hamabost minutu lehenago bertaratzeko eskatu dute, ilarak ekiditeko.
Sarrerak 10 euroan dira salgai, online.
