Ura eta estolderia ordaintzeko epea zabaldu du udalak
Hirugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa da, eta otsailaren 14a arte ordaindu daiteke.
Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko epea zabaldu du udalak. Hirugarren hiruhilekoari dagokion ordainketa da, eta otsailaren 14a arte ordaindu daiteke. Epe hoprretan ordaindu ez direnak, errekarguarekin ordaindu beharko dira.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kobratuko ditu udalak, otsailaren 14an zehazki. Erreziboa helbideratuta ez duten zergadunek, Zu! Arreta zerbitzuan edo edozein entitate laguntzaileetan epea amaitu bitartean.