Haserrea kalera aterako dute, Sara Pinaren hilketa salatzeko
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.
Sara Pinaren hilketa salatzeko mobilizaziora deitu du Oreretako Mugimendu Feministak. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran bihar.
Tuterako bere etxean aurkitu zuten 38 urteko emakumearen hilotza astelehenean. Senarra Bordeletik gertu atxilotu du poliziak.
2003az geroztik, 113 emakume hil ditu indarkeria matxistak; azkena izan da pina.
Autodefentsa feministaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du mugimendu feministak biharko elkarretaratzean indarkeria matxistari aurre egiteko.