Sara Pinaren erailketa salatzearekin batera, biharko mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin dute indar politiko guztiek.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiari jarraituz, 19:00etan elkarretaratzera deitu dute Niessen merkatalgunearen sarreran.
100.000 eurotik gorako gainkostua erakarri duela kiroldegien "kudeaketa txarrak" salatu du PSE-EEk.
Izena emateko Orkidea tabernatik pasatu behar dute interesdunek, osteguna delarik horretarako azken eguna. Igandean 08:30ean abiatuko dira herritik.
Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.
38 urteko emakumea etxean hilda aurkitu zuten, astelehen goizean. Bere senarra atxilotu dute Bordeletik iparraldera, susmagarri nagusi bezala.
El Watan elkarteak urteroko janari bilketa egingo du ostiral eta larunbatean, Mamut merkatalgunean. Elikagai iraunkorrak eramateko eskatu dute.
Kirola edo jardun fisikoa egitera ohituta ez dauden pertsona zaharrei bideratuta dago. Ostegun goizetan egiten dituzte paseoak.
Oinezkoek 10:00etan ekingo diote bideari, eta ordubete beranduago korrikalariek. Orotara 3,4 kilometro intentsu egingo dituzte Santiago plazatik abiatuz.
Elkartasun keinuak hartuko dituen saioa 16:30ean hasiko da. Ohi bezala, Antxoko Kultur Etxean bilduko dira boluntarioak, 20:15a arte.
Altzibar auzoan aurretik margotutako mezu aldarrikatzaile bat 'moldatu' eta LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako pintaketa egin dute.
Jokin Iruretagoienaren Ezti Gozoa eta Antonio Ibarrondo Oleagaren Geuria zortzikoak joko dituzte.
Korrika batzordea eratzeko bilkura 19:00etan hasiko da, Oroitzene AEK euskaltegian. Korrikan lagundu nahi duten denei dago zabalik deialdia.